1. 251.
    0
    ... Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariak eta berak zuzendutako Plan 9 from Outer Space ("Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa", irudian) filmak zinemaren historiako zuzendari eta filma txarrenak izatearen ospea dutela, eta 1994ean Tim Burton zuzendariak haietan oinarritutako Ed Wood filma burutu zuela?
    ... Gipuzkoako kale estuena Urretxuko Kaletxiki dela eta 1,10 metroko zabalera besterik ez duenez bi lagun horpoz-horpo eta hormarik ukitu gabe kale hartatik igarotzea zail egiten dela?
    ... El Liberal bilbotar egunkariak 1902ko azaroaren 1an argitaratutakoaren arabera, urte hartako urrian Athletic Club eta Ingelesa Taldearen artean jokatutako partidua bana berdindu eta orduan kirol berria zen foot-ball partidu batean osoki ingeles garaitezinez osatutako talde bati euskaldunek galdu gabe aurre egitea lortu zuten lehenbiziko aldia izan zela?
    ... 1930eko hamarkadako Hollywoodeko izar handia izan zen Leslie Howard aktorea Bigarren Mundu Gerran zehar Lisboatik Londresera hegazkinez zihoala ustez alemaniar hegazkinek erasotu eta Bizkaiko Golkoan hil zela?
    ... Musturzabalsuchus krokodilo genero fosilak euskarazko izena duela Trebiñun aurkitu zelako?
    ···
   tümünü göster